Kirol berriak joko olinpikoetan 2024

Karate, skateboard, surfa eta eskalada izan ziren Japoniako Olinpiaden berritasunak. Harrera ona izan zuten arren, izendatutako lehena ez da 2024ko Parisko programa olinpikoaren parte izango. Erabaki hori Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren (NOB) eta lehiaketa unibertsalaren antolaketaren beraren artean adostu zen. Gogora dezagun Sandra Sanchez karatekak urrezko domina lortu zuela emakumezkoen katako finalean, Kiyou Shimizu japoniarraren aurka.

Orduan, zeintzuk izango dira 2024ko Joko Olinpikoetan aurkituko ditugun kirol berriak?
Aurreikuspenen arabera, 32 kirol izango dira hurrengo Olinpiar Jokoetan. 200 nazio baino gehiagoko 10.000 atleta baino gehiago izango dira, eta 306 dominadun probatan parte hartuko dute. Kirolak uretan banatuta egongo dira; jauziak, ur irekietako igeriketa, igeriketa artistikoa, igeriketa, waterpoloa eta lehorreko zatia; arku-tiroa, atletismoa, badmintona, saskibaloia (3×3 saskibaloia barne), breakdancea, boxeoa, piraguismoa, txirrindularitza (errepideko txirrindularitza, pistako txirrindularitza, mendiko txirrindularitza, BMX freestyle, BMX racing), zaldizkoa, esgrima, futbola, golfa, gimnasia (gimnasia artistikoa, gimnasia erritmikoa, tranpolina), eskubaloia, hockeya, judoa, pentatloi modernoa, arrauna, zazpiko errugbia, bela, tiroa, skateboarding, kirol-eskalada, surfa, mahai-tenisa, taekwondoa, tenisa, triatloia, boleibola (hondartzako boleibola barne), halterofilia eta borroka.

2024ko Parisko Jokoen antolatzaileek ‘breakdance’a lehen aldiz programa olinpikoan sartzea proposatu dute, NOBak hiriari ahalbidetzen dizkion diziplina gonbidatuen barruan. Apustu horrekin, erakundeak mezu bat bidali nahi du, belaunaldi berriei zuzenduta. Parte hartzaileek aurrez ezagutuko ez duten DJ baten musikarekin duelatuko dira, eta horrek inprobisatzera eta azkar egokitzera behartuko ditu.

Eskaladaren kasuan, 25 milioi praktikatzailerekin itzuliko da, baina bi diziplinarekin: abiadura, non bi parte-hartzailek 15 metroko hormak ahalik eta azkarren eskalatu beharko dituzten, eta konbinatua, teknika eta estrategia gehiago eskatzen dituena.

Jende gazteena parte hartzera eta Joko Olinpikoak ikustera erakartzearen aldeko apustua da gehien entzuten den erronka. Eta zu, animatzen al zara 2024ko Pariseko Olinpiar Jokoak jarraitzera?

Ondiz Jimenezek idatzia / Zuriñe Larrazabalek itzulia

Antzeko argitalpenak