KIROLAREN DIZIPLINA

Kirolaren diziplina

Ondo dakigunez, diziplina konpromisoaren eta bakarka zein taldeka esleitu ditugun helburuen arteko bitartekoa da. Hau gure autoestimuarekin zerikusia duen proba handienetako bat, kirolaren esparruan aurki dezakeguna. Nork bere buruari ahalik eta etekin handiena ateratzea, besteei transmititzeko da emaitza onak lortzeko funtsezko alderdietako bat. Iraunkortasunak eta pazientziak orain arte aipatutako guztia osatzen dute.

Nork ez du noizbait “amore emango dut” esan? eta, zenbat aldiz jarraitu duzue iragarpen guztien kontra? Izan ere, horrela da. Horrelakoak gara, hobeto esanda. Kirolak, segurtasuna, ausardia, indarra eta entretenimendua emateaz gain, etengabe elikatzen den osotasun bat eratzeko gure gorputza eta burua elkartu egiten dituen bizimodu bat da.

Street Kirolak proiektuan parte hartzen duten kirolariek oso argi daukate hau. Gertaera bakoitzean, mugimendu bakoitzean, aipatu dugun diziplina- eta pertseberantzia-funts hori guztia nabari dezakegu. Kirol bakoitza besteengandik oso desberdina den diziplina bati lotuta dago, baina, aldi berean, pertsona bakoitzaren sentimendua oso antzekoa da. Norberarekin eta besteekin ondo sentitzea. Egin dezakezula ikustea. Lor dezakezula.

Euskal Herriko hainbat kiroletako eliteko kirolari asko ikusteko aukera ematen duten ekitaldiak iragartzen direnean, publizitatearen izenak berak esaten du; diziplina anitzeko ekitaldiak. Puntu honetara iritsita, jakingo zenuke horrek zer esan nahi duen definitzen?

Adiskidetasuna, kirola, egonezina, motibazioa, konfiantza… Diziplinatuak izateko erantzukizuna geure gain hartzeko konpromisoak ulertarazten digu lehen urrats hori ez dela batere erraza izango, baina merezi duela, batez ere, pertsonengan sortzen duen eragin positibo handia kontuan hartuta. Eta zuk, zein diziplina izan dituzu zure bizitzan?

Ondiz Jimenezek idatzia / Malen Laraudogoitia itzulia

Antzeko argitalpenak