bmx

BMX (Bicycle Moto Crossen akronimoa) txirrindularitzaren modalitate akrobatiko bat da. Kalifornian sortu zen 1970eko hamarkadan eta 2008ko Olinpiar jokoetatiketatik kirol olinpikoa da.

BMX (Bicycle Moto Crossen akronimoa) txirrindularitzaren modalitate akrobatiko bat da. Kalifornian sortu zen 1970eko hamarkadan eta 2008ko Olinpiar jokoetatiketatik kirol olinpikoa da.

Akrobazia ezagunenak hauek dira: backflipa airean atzeruntz bira ematea da eta frontflip-a bira aurreruntz ematea da. Hala ere, BMXean akrobazia ugari egiten dira: tailwhip, decade, barspin, x-up, can-can, can-can no footer, tobogan , foot jam tailwhip, tuck hander, tabletop, icepick, manual, nose manual, no footer, no handed, 180, 360, 540, 720, 900, 1080, bumerang, nut-nut, etab…

BMXa 2008 izen datu zuten kirol olinpikoeta 2008ko Olinpiar jokoetan estreinatu zen olinpiar kirol bezala, erlojupeko eta zirkuitu (race) modalitateetan. Bi sailkapen fase egiten dira erlojupekoan eta zirkutu modalitatean 3 final laurdeneko txanda egiten dira. Denera 48 rider izaten dira, 32 gizonezko eta 16 emakumezko.

Race edo Zirkuitu modalitatea

Motokrosekoaren antzeko lurrezko zirkuitu batean jokatzen da. Motokroseko lurra baino lehorragoa izaten da. Hondarra denez ez da bizikletan itsasten lur-busti zatirik. Bi bizikleta mota daude eta gurpil diametroaren arabera normalak (20″) edo cruiserrak (24″) izango dira. Lasterketek atletismoko formatu bera dute: zortzi riderrek parte hartzen dute 350m edo 500m arteko zirkuitu batean. 4 tanda egiten dira eta bakoitzetik 4 sailkatzen dira finalerdietarako. Bi finalerdietako lehen 4ak finaleko txanda osatuko dute eta besteek 9.etik 16.erako postuako jokatzeko 2. final bat jokatuko dute.

FreeStyle modalitatea

  • Dirt Jump modalitatea lurrezko ranpetan salto akrobatikoak egitean datza.
  • Flatland modalitatean akrobaziak(tricks) hormigoizko gainazal lauean egin behar dira.
  • Park, izenak dion bezala, horretarako prest dagoen parke batean ibiltzean datza. Parke hauetan arrapalak eta hainbat oztopo egoten dira erabiltzeko.
  • Vert modalitaterako espreski horretarako prestatuta dagoen arrapala bat behar da. Arrapala honek goiko aldea erabat bertikala izan behar du akrobazia egin ondoren arrapala berera erori ahal izateko. Oro har, half-pipe edo tubo erdi forman eraikitzen dira arrapala hauek. Akrobaziak Parkekoen antzekoan izan arren, Aereoak askoz altuagoak egin daitezke honela.
  • Street modalitatea kaleko edozein aulki, jarleku, baranda edo arrapalak erabilita egiten da.

bmx KIROLARI NABARMENAK

iƱigo arroyo

BARAKALDO, 1995

Stuntman, BMX eta FLATLAND, mundu mailako oihartzuna duena.

aner torre

BILBAO, 1993

BMXko praktikantea eta proiekzio handiko kirolari bilbotarra.

irudi GALERIA