urban culture

Grafitia espazio publikoetan modu ilegalean zein legalean idatzitako edo marraztutako mezua edo marrazkia da. Hau adierazpen artistiko bisuala da. Arte hau Paleolitikotik existitzen da, aro honetako gizakiek marrazkiak (graffitia-k) egiten zituzten kobazuloen paretetan. Hauek leku askotan ikusten dira; eraikinen hormetan, kaleko lurzoruan, zubietan, autobusetan, arropan, musika albumen azaletan, (rap) abestietako bideoklipetan… Honen eragina mundu osotik…

Hip hopa mugimendu/korronte artistiko-kultural bat da, 1960ko hamarkadaren amaieran agertu zena Amerikako Estatu Batuetan, New Yorkeko auzo latinoamerikar eta afroamerue-ko (South Bronx) “recreation room” batean izandako festa batean du sorrera mugimenduak.

Hip hop izena laburdura bat da, eta “Her Infinite Power Helping Opressed People” (bere indar infinitua jende zapaldua laguntzen) edo “Having Inner Peace Helping Others Prosper” (barne bakea eduki besteak aurrera egiten lagunduz) esan nahi du.

Lantzen diren gaiek gune marjinaletan bizitza nolakoa den islatzen dute: luxu desira, lagun-taldeen arteko biolentzia, kartzela, drogak… Baina arian-arian mugimenduak bilakaera izan du eta gai anitz jorratu ditu.

Hip hopak kultura modernoaren balioak, indarkeria eta hipokrisia islatzen eta kritikatzen ditu. Gizartea dena eta ez dena adierazten du, eta honen bidegabekeriak salatzen. Mugimendu honek gazteak laguntzen ditu, haien identitatea esploratzen du eta ikuspuntu kritiko bat eratzen. Gehienetan korrontea behe-auzoetako indarkeriarekin eta pobreziarekin lotzen da.

Hip hopak Estatu Batuetako kulturan eta gizartean eragin handia izan du bere hastapenetatik, eta gaur egun ere esparru guztietan izaten jarraitzen du, adibidez; musikan, modan, zineman, politikan, artean…

urban culture ARTISTA NABARMENAK

eva mena

BILBO

Grafitigile aitzindaria bere sektorean eta kanpoko muralismoan espezializatua.

la basu

ETXEBARRI

Etxebarriko rapper ezaguna, euskaraz rapeatzaren euskal erreferentea.

irudi GALERIA