Kirola euskeraz

Gero eta gehiago dira eskola ordutegitik kanpo kirol ekintzaren bat egiten duten umeak, haien egunerokoaren zati handi bat betez. Kirola gustatzen zaien ekintza bat dela agerikoa da, eta euskeraz egiteko aukera badute, bi helburu beteko dira gutxienez: alde batetik, hizkuntzarekiko haien bizipenak, harremanak eta esperientzak areagotzea, eta bestetik, beste erregisto batzuk lantzea (lagunarteko hizkuntza, kirol hiztegia)

Kirola hizkuntza biziberritzeko

Guzti hori larriagotu egiten da adin garatuagoetan. Kirola eta hizkuntza bateratzeko aukera guztiz irabazizkoa da esperientzia hau bizitzea erabakitzen duen ororentzat. 2015ean jada, EITBk garrantzia eman zion gai honi “Tribuaren berbak” programa telebistaratu zuenean, integrazioaren sustapenean eta koordinazioaren eta psikomotrizitatearen hobekuntzan oinarrituta, kirola euskaraz egitearen garrantziari heltzen ziona. Osasunari dagokion zatia alde batera utzi gabe, eta euskeraz eginda, gure hizkutza biziberritzeko ekarpena da.

Kike Amonarriz bezalako kirolari profesionalek, hizkuntzarekin loturiko gaietan ere erreferente dira. Hau, bere momentuan Kirolkidea hiztegiaren bultzatzaile izan zen, 1982an argitaratutako lehenengo kirol hiztegia, kirol multzoen aldetik euskeraren erabilerarekiko gauzak nola aldatu diren ikusteko. “Street kirolak” proiektuak kirola bere baitan globalizatzen du, ekitaldiak prestatzerakoan eta kirolarien arteko komunikazioan, euskara erreferentetzat hartuz. Horrelako proiektuetan parte hartzen duten kirolari gehienak Euskal Herrian jaio eta bizi direnak direla kontuan harturik, erreferente gisa balio dute, mundu honetan sartuko direnek modu inklusiboan bi hizkuntzak erabiliz egin dezaten.

Gramatika, didaktika, kirola, inklusibitatea, hobekuntza sustatzen:

✔️ Euskera dakitenek erabil dezaten
✔️ Ikasten daudenek jarduteko aukera izan dezaten
✔️ Hizkuntza ezagutzen ez dutenen artean interesa sustatzeko

Kirolak ere badaki euskeraz!

Ondiz Jimenezek idatzia / Zuriñe Larrazabalek itzulia

Antzeko argitalpenak