¿Kirol inklusiboa, zer da?
Kirol inklusiboari buruz hitz egiten hasi baino lehen, garrantzitsua da bere esanahia definitzea. Egokitutako kirola, kirol modalitate ezberdinetara egokituak izan dira, izenak berak dioen moduan, osasun-baldintza bereziak dituzten pertsonen behar eta gaitasunetara hain zuzen (Joku Paralinpikoak, esaterako). Baina, kirol inklusiboak, aldiz, desgaitasunen bat duten edo ez dutenek batera egin ditzazketen kirolei egiten dio erreferentzia.
Ezberdintasun handi hau kontuan harturik, gaia maneiatzeko modua oso garrantzitsua da. Kirol inklusiboa sustatzen duten ekimenak ezagutarazteak honen esanahia zehatz-mehatz ezagutzea, gizartean sartzea, normalizatzea eta praktikatzea dakar. Azken honi garrantzia handiena emanez “Steet Kirolak”– en dugun politika inklusiboaren aldetik.
Terminoaren premisa nagusiari eta haren esanahiari helduz, kirol mota honi dagokionez existitzen ez den zailtasun bat irudikatzera eraman gaitzake. Sarritan, proiektuan babesten dugun bezala, kirol inklusiboa ohiko kirola baino ez da, aniztasun, tolerantzia, kontzientziazio eta enpatiaren “plus” batekin. Zailtasunik ez duen formula magiko bat.
Benetako berdintasun kirolak
Pertsona bakoitzaren gaitasunak alde batera utziz, berdintasunezko kirola egiteko eskubidearen defentsa da “Steet Kirolak”-en balio etiko eta moralak osatzen dituen adarretako bat. Honen ekitaldietan aurpegi, gorputz, kirol… aniztasun handia ikusteko aukera daukagu, berdintasunezko inklusioarekin loturik dauden ekimak ezagutzea errazago egiten dutenak.
2021eko uztailaren 27an, Eusko Jaurlaritzako kontseiluak “Euskadiko jarduera fisikoaren eta kirolaren Lege Proiektua” onartu zuen, kirol inklusiboago bat sustatzearen beharra batuz, 0 urteetatik, eta errespetu, tolerantzia eta joku garbiaren ohiturak transmititzeko. Legeak, era berean, zeharka jaso zuen genero ikuspegia eta genero aniztasuna, arlo horretako politika publiko guztiak gidatu behar dituen printzipio gisa, eta horrela, jarduera fisikoaren eta kirolaren esparruaren alderdi guztietan benetako berdintasun eraginkorrerantz aurrera egitea.
Kirol inklusiboa modu onean sustatu duen proiektuetako bat, aurretik aipatutako “Steet Kirolak” gain, “Union por el rugby inclusivo” da. DOWN ESPAÑAk Fundacion Sanitas – en parte hartzerekin sustatu duen ekimena. Rugbya bultzatzen duen proiektua da, eta Down-en sindromea duten gazteak taldean sartzearen aldeko apustua egiten duten Espainia osoko hainbat talderen esperientziak batzen dituena. “La Asociación Deportiva de Ingenieros Industriales de Las Rozas Rugby” (Madril), “San Isidro Rugby Club” (Madril), “ VRAC Quesos Entrepinares” (Valladolid), eta Escor Gaztedi Rugby Taldea (Gasteiz) proiektu honen parte dira.
Ikusi dezakegun moduan, gero eta proiektu gehiago sortzen dira kirol inklusiboak normalizatu eta bultzatzeko garrantziaz kontziente direnak. Horiei esker, berriro ere beren bizitzako alderdi batean (kirola, alegia) sartuta ikusten diren pertsona guztien larruan jartzea besterik ez dago.
Ondiz Jimenezek idatzia / Zuriñe Larrazabalek itzulia