Selekzio historiko bat Skateren estreinaldi olinpikorako
Andrea Benitez (Street), Danny León (Park), Jaime Mateu (Park) eta Julia Benedetti (Park) skateboarding-aren une historiko baten parte izango dira.
Alain Goikoetxea buru duen Espainiako selekzioak eta Carmelo Paniagua Espainiako Patinaje Federazioko (RFEP) presidenteak Espainiako Batzorde Olinpikoa (COE) bisitatu zuten Japoniako hiriburura joan aurretik, Alejandro Blanco COEko presidentearen desiorik onenak jasoz.
Protagonistak Tokion daude jada, estreinaldi olinpikorako prest. Andrea Benitez ere, debuta egiten lehena izango dena eta azkenean Candy Jacobs herbeheretarraren Covid positibo baten ondoren parte-hartzaileen zerrendan sartu dena.
Iturria: Mundo Deportivo / Zuriñe Larrazabalek itzulia