Badakizu zein den herri kirelen jatorria?
Gaur egun, euskal kirol tradizionalak zer diren eta zeintzuk diren ez dakienarentzat, hau da bere artikulua. Hauek, Euskal Herrian egiten ziren eta oraindik egiten diren eguneroko zereginetan oinarritzen dira.
Euskal kirolak gure herriaren historiaren isla garbia dira. Izendatuko dizuegun euskal kirol bakoitzean, aspaldi baserrietan egiten zen lanen batekin lotura zuzena ikusiko duzue. Euskal kirolak hain astunak izatearen arrazoia, horietako asko landa-eremuan sortuak izan zirela da, hori imajinatuko zenuke enborrak, aizkorak eta gurdiak barne hartzen dituztela ikustean. Kontua da euskal kirolak gizakiok dugun izaera lehiakorretik sortu zirela, bestea baino hobeak izan gaitezkeela ikustean; lan-jardueretan oinarritzen dira, esate baterako, negurako egurra ebakitzea, eraikuntzarako arrokak mugitzea eta antzeko jarduerak.
Street Kirolak-en, horietako asko egiten direla ikus dezakegu. Aizkora probatik abiatuz, tresna hau zura moztearekin lotuta dago, baina ez zuhaitzen mozketan oinarrituta, lehen esan dugun bezala, egurra egitearekin baizik; enborrak azalik gabe daude jada, eta pago-zurezkoak izan ohi dira. Froga hau, mozteko abiadura kontuan harturik egin daiteke, hala nola, kanadarrak edo australiarrak edo erresistentziazkoak, euskal kirol ezagunenetariko bat da hau.
Sega proba ere aipatzekoa da. Proba horretan, parte-hartzaileek erronka egiten dute belar kilo gehien nork ebakitzen duen ikusteko, berriro ere, eguneroko eginbeharra, kirol bihurtua.
Orokorrean ezagunagoa den bat sokatira da. Euskal jokoa edo euskal kirola da, eta bi pertsona taldeek soka beretik tiratzen dute, aurkariak haien lursailera eramateko helburuarekin. Hemen, teknika da indarra baino garrantzitsuagoa.
Ordurarte aipatutakoez gain, hemen oso ohikoak dira lasterketak. Zakuen lasterketak edo kontrabandista lasterketak, ez da gaur egungo zerbait, iraganekoa baizik, Espainia eta Frantziaren arteko mugan zeharkatzen horrelako pertsonak ikus zitezkeenean, bizkarrean zaku astunak eramanez.
Txinga lasterketak ere badaude, bi pisu eramanda, bat esku bakoitzean, baina ez du denbora- eta distantzia-mugarik; parte-hartzaileak lortzen duen tokiraino izango da. Eta ziur asko, oso gustura ezagutuko zenituzkeen beste asko.
Hemen bilduma labur bat egin dugu, oso laburra, baina martxan ikusteko prest bazaudete, ezin dituzue gure Street Kirolak-eko ekitaldiak galdu, non profesional onenak izango ditugun.
Ondiz Jimenezek idatzia / Malen Laraudogoitia itzulia