Drop Indoor Sopela, Europako surfskate-pistarik handiena

Sopelan (Bizkaia) surfa egiten ikasteko Espainiako hondartzarik onenetakoa dago, eta, orain, uretatik kanpoko surfa entrenatu eta hobetzekoa ere.

Kontinenteko surfskate pista handienak ateak ireki ditu larunbat honetan Sopelako Olabide kalean (Bizkaia, Euskadi). Guztira, Drop Indoor Sopela 2.000 metro karratu baino gehiago dira itsasoko olatuak simulatzen dituzten egurrezko arrapalak -eta kalean aurki daitezkeen oztopoak-, profesionalen entrenamenduetara, ikastaro erregularretara, klaseetara eta skatea eta surf skatea maite dutenen saio libre eta garbietara bideratuak.

Skateparkeak kale-moduluak dituen street-gune bat du, hala nola barandak skatearen egungo munduan nagusi den diziplina maite dutenentzat; arrapalak ditu niel guztientzat; forma eta tamaina desberdinetako bowl-ak; waveramp bat surfeko teknika hobetzeko, baina zuraren gainean; eta parkeko izarra, zurezko hodi ikusgarri bat, Espainiako skatepark indoor batean eraikitako lehena.

Sustatzaileen esanetan, puntako surf eta skate eskoletako irakasleekin entrenatzeko metodologia esklusiboa garatu dute, maila teorikoan zein praktikoan. Horren harira, Deia tokiko egunkariari egindako adierazpenetan adierazi dutenez, “bi orduko surf saio batean 3 minutu pasatxo ematen dituzu olatuaren gainean, eta, beraz, alderdi tekniko batzuen hobekuntza geldoa da. Surfskate saio batean ia denbora guztian ari zara irristatzen, eta, beraz, ikasteko, arazteko eta surfean aritzeko tresnak ematen dizkizu, klimak laguntzen ez duenean “.

AS / Zuriñe Larrazabalek itzulia

Antzeko argitalpenak