Oso ezagunak ez diren kirolak

Slackline eta Herri Kirolak

Slackling-a zer den badakizu? Agian ez duzu inoiz entzun. Hau bezala, “oso ezagunak ez diren kirol”-en multzora gehitzen diren beste hainbat kirol gero eta gehiago ematen dira ezagutzera Euskadiko kaleetan.

Slaking-a oreka kirol bat da, eta bertan, bi puntu finkoen artean, zuhaitzetan normalean, lotutako eta tenkatutako zinta bat erabiltzen da. Nylonezko edo poliesterreko zinta lau baten gainean ibiltzen da, inoiz ez gainazal zurrunen gainean, eta horrek bereizten du funanbulismotik. Eder Alvarez, Street Kirolak- en parte hartzaile eta kirol honen profesional handienetako bat denak, modu handian ikusarazi zuen egindako jardunaldi guztietan.

Honekin batera, Herri Kirolak, Euskal Herriko landa ingurunean egiten diren kirol modalitateak, beharrezkoak diren indar fisiko eta erresistentzia handiagatik nabarmentzen dira. Guzti horiek landa-eremuko lan-jardueretan dute jatorria , eta, parte-hartzaileen arteko lehiaren ondorioz, gaur egungo kirol-jarduera bihurtu dira. Horretaz gain, Euskadiko udalerrietako jai herrikoietan gero eta neurri handiagoan sartzen hasiak dira, izan ere, hauek ezagutarazteaz gain, adin guztietan parte-hartzea eta praktika sustatzen ere laguntzen dute. Hauen artean nabarmenenak, aizkora, segalariak, harrijasotzaileak, sokatira, idi probak, lasterketak, … besteak beste.

Kirol ezezagunak euskaraz sustatzea

Street Kirolak-ek eskualdeko kirolari handiak ditu, eta hurrengo jardunaldirako, Bizkaiko zein euskal lurraldeetako Herriko Kiroleko hainbat talde ezagun gonbidatuko dira, gizartean gero eta ospetsuagoak diren “kirol ezezagunak” sustatzeko.

Horiek ezagutzeak, euskaraz egiteak eta Euskal Herriko kaleetan praktikatzeak euskal kulturari buruzko kontzientzia areagotzen du, eta kultura hori berpizten laguntzen du adin eta bizileku ezberdinetako pertsonen artean.

Eta zu, ezagutzera animatuko zara?

Ondiz Jimenezek idatzia / Zuriñe Larrazabalek itzulia

Antzeko argitalpenak