Errege Magoek freestyle oparituko diete donostiarrei
2023ko urtarrilaren 7an, Lurado & Co X-Gravity Freestyle muturrekoak eta ezinezkoak diren trikimailuen ikuskizuna egongo da Donostia Arena Illunben.
Datorren urtarrilaren 7an, Lurauto & co X-Gravity Freestyle ikuskizuna hartuko du lehen aldiz Donostia Arena Illunbek. Muturreko 6 diziplina bilduko ditu ikuskizun horrek, zirkuitu ikusgarri batean, tamaina imajinaezineko aldapekin. Horri esker, “riderrek” grabitateari aurre egin ahal izango diote, 22 metrotik gorako jauziak eginez.
Ikusle guztientzat egokia den show-lehiaketa honetan munduko Freestyle Motocross (FMX) taldeko gidari onenek hartuko dute parte, hala nola David Rinaldo frantziarrak, azken X-Games txapelketan urrezko eta brontzezko domina lortu duenak; Maikel Melerok, 5 aldiz munduko txapeldun izandakoak; diziplinaren aitzindari eta showman nagusiak, Edgar Torronterasek; Dany Torresek, motorrera berriz ere igo denak; edo izena eman dutenen zerrendan sartu den azken pertsonak, Julien Vanstippen belgikarrak, urrezko domina best whip X-Games 2022 proban, besteak beste.
Iturria: AS/ Zuriñe Larrazabalek itzulia