San Pio X-ko hip hop eta grafiti jardunaldia

543Dom hip hop taldeak jardunaldi bat antolatu zuen joan den asteburuan San Pio X-eko San Esteban kolonian, Murtzian, eta bertan parte hartu zuten Helio Brayk (Lisboa) eta Won ABC-k (Munich) eta nazio eta eskualde mailako beste grafiti idazle entzutetsu batzuek.

Saioak break dance erakustaldia izan zuen eskola zaharraren eta berriaren artean, eta DJ garrantzitsuek musika jarri zuten, ‘old scholl’ -etik hasi eta gaur egungo kantuetaraino. Mcs batzuek mikrofonorako erriman erakutsi zuten beren trebetasuna. Antolatzailearen hitzetan, Juanjo (Com1) “ospakizun eguna izan zen, gure kultura eta adiskidetasuna partekatu genituen, eta, gainera, gure harresiak apaindu genituen, Murtzia hiriko herritar guztiek gaur pintatzen diren lanez gozatzeko aukera izan dezaten”.

Iturria: La Verdad / Zuriñe Larrazabalek itzulia

Antzeko argitalpenak