Estatuko Pump Track Jaialdia Fragan
Fragak Espainiako Pump Track Txapelketa hartuko du 2023ko urriaren 22an, Espainiako Errege Federazioaren Batzorde Delegatuak erabaki zuenez.
Fragako alkatearentzat, Santiago Burgos, horrelako ekitaldi bat hartzea herriak egindako lan guztiaren aintzatespena da. “Zalantzarik gabe, Fragako Pump Track zirkuitu berriaren aitorpena da, denbora baitaramagu lanean, gazteentzako aisialdi eta kirol alternatibak sortzeko. Gainera, ezaugarri horietako ekitaldi bat hartzea oso garrantzitsua da gure hiriarentzat, bai kirolean, bai turismoan, bai gizartean “, adierazi zuen.
Txapelketa Aragoin egitearen bultzatzaileak, Rafa Izquierdok, hau dio: “Aragoi probintzia aitzindaria izaten ari da modalitatearen barruan, eta hori indartzen jarraitzeko txapelketa gure lurraldera ekarri behar genuen”.
Izquierdok aurreratu du aurten kategoria guztiek parte hartu ahal izatea lortu dutela – txikienetatik hasi eta nagusietaraino –, BMX modalitatean gertatzen den bezala.
Bestalde, Pump Track 2023ko Espainiako Kopa hiru proba puntuagarrik osatuko dute, horietako bi Goi Aragoin.
Iturria: Diario del Alto Aragón / Zuriñe Larrazabalek itzulia