Emakumezkoen Urrezko Kopa gogortu egin da

Bi urtez kanpoan egon ondoren, Donostiako Trinitate Plazak Urrezko Koparen emakumezkoen ediziorik gogorrena hartuko du asteazken honetan (13: 30etan). Txapelketa hau ospatu den lau aldietan aizkolariek bost oinbetekada jokatu behar zituzten, baina oraingoan 45 hazbeteko bost enbor ebaki beharko dituzte. Zurak, beraz, 26,6 zentimetro inguruko diametroa izatetik 33,2 zentimetrokoa izatera igaroko dira.

Nerea Arruti urnietarra da faboritoa dena irabazi duen urte honetako azken lehiaketetako batean. Gipuzkoako, Euskadiko, Aizkolari Txapelketa Nagusiko eta euskal pentatloiko txapeldunak Nerea Sorondo nafarra izango du aurkari, 2018an eta 2019an txapelketa hau irabazi zuena; Maika Ariztegi, 2016ko lehen edizioan garaile izan zena; Uxue Ansorregi mendarotarra eta Garazi Arruti bizkaitarra.
Irati Astondoak, Beatriz Tancok, Xanta Sousak eta Amalur Arbelaitzek ere parte hartzea aurreikusita zegoen, baina azkenean ezin izango dute parte hartu.

Urrezko Kopa ez zen emakumezkoetan egin 2020an, ezta 2021ean ere, pandemiak eragindako murrizketen ondorioz.

Iturria: Noticias de Gipuzkoa / Zuriñe Larrazabalek itzulia

Antzeko argitalpenak