‘Open Skateboard’ Euskadiko Txapelketa Zorontzan ospatuko da

Amorebieta-Etxanoko skatepark berriak “Open Skateboard” Euskadiko Txapelketa hartuko du larunbatean, ekainak 3. Jardueraz beteriko jardunaldia izango da, eta zaleek tailerrak, barbakoak eta musika zuzenean ikusteko aukera izango dute.

Amorebieta-Etxano acogerá el sábado el Campeonato de Euskadi 'Open  Skateboard' | www.amorebieta.com

 

Eguna goizeko 11: 00etan hasiko da bi tailerrekin: skate tailerra Atik eskutik eta tatoo tailerra Peritaink taldearekin. Ordu berean hasiko dira 14 urtez azpiko parte-hartzaileentzako lehen entrenamenduak. Kategoria honetako txapelketa 12: 00etan jokatuko da eta 14: 00etatik aurrera barbakoa baten inguruan bilduko dira.

15: 00etan Open kategoriaren txanda izango da, eta ordu horretan hasiko dira entrenamenduekin. Txapelketa arratsaldeko 16: 00etan hasiko da, eta bukatutakoan, arratsalde erdian, zuzeneko musika izango da Volcom eta Fizz taldeen eskutik.

Sari banaketa 20: 00etan izango da, eta egunari amaiera emateko barbakoa eta zuzeneko musika izango dira Arkaren eskutik.

Iturria: zornotzan / durangon.eus

Antzeko argitalpenak