Lan pilaketarekin freskurarik galdu gabe, lider sendoak dira Elordi eta Rezusta (22-11)
Partida hasterako 7-0 aurreratuta, aukerarik ez diete eman Azkoitiko itxura ona berretsi ezin izan duten Ezkurdia-Tolosari (22-11).
Etxean aritu den Elordik udan izan ez zuen joko sasoia hartu du Binakako honetan. (Oskar_MATXIN_EDESA/FOKU)
Lau egunen bueltan txapelketako bi partida jokatu beharrak –hirugarrena ostiralean jokatuko dute Donostian Artola-Imazen aurka– ez die batere freskotasunik kendu sasoiko diren Elordi-Rezustari eta Binakako txapelketako liderrak dira, emaitzez, eta jokoz, bigarren puntua lehenengoa bezain erraz eskuratuta. Ezkurdia eta Tolosak, ordea, lehen eguneko sendotasuna eta lehiakortasuna bidean galdu dituzte eta, partidan sartzea asko kostata, uste baino lan gutxiago eman diete mallabitarrari eta bergararrari.
Konturatzerako, markagailuan alde handia zutela jarri dira Elordi eta Rezusta, Eibarko osteguneko partidaren jarraipen bat bailitzan. Eraman gabeko pare bat saketik eta Ezkurdiak eta Tolosak goiko koltxoira botatako hiru pilotekin, berehala ireki dute zuloa gorriek eta gero ez dute alde hori kudeatzeko arazo handirik izan.
Izan ere, Astelenan erakutsitako sentsazio onak berretsi ditutzte gaur, bertatik ez oso urrun, mallabitarrak eta bergararrak. Ematen du txapelketak sasoi puntu onean harrapatu dituela biak, fresko daude oso, eta pilota abiadurarekin irten zaie eskutik. Aurrelari txapeldunak uda osoan izan ez duen jokoa harrapatu du berriro, oso gutxi behar du tantoa amaitzeko eta Binakako honetan, gainera, zuloak irekitzen dizkion atzelari bat topatu du Beñat Rezustarengan. Gipuzkoarrak uda polita osatu du eta orain arte jokatutako bi partidetan bizkarra erakutsi die, nabarmen, parean izan dituen atzelariei.
Beste aldean, ordea, atsedenerako denbora gehiago izan duten arren, Azkoitian horren itxura ona utzi zuten Ezkurdia eta Elordik ez diote orduko sendotasunari eusterik izan. Egia da hasieran galdutako pilota batzuk graziarekin galdutakoak izan direla, baina ez dute markagailuan atzetik zirela jokatzen jakin.
Izan dute, 9-5 gerturatu direnean, bolada on bat partidan zehar, baina gehienean euren jokoa topatzeko modurik topatu. Azkoitian bien artean Zabaleta deseroso sentitu arazi bazuten, gaur Rezustak zuzen jokatu ahal izan du partida guztian zehar eta Bergarakoak horrela jokatzen duenean ia ezinezkoa izaten da hari aurre egitea.
Gainera, behar baino pilota gehiago galdu dituzte –txapekin ere ez dute zorte handirik izan– eta garaipenetik oso urrun geratu dira.
Unai Laso bueltan
Baikok gaur arratsaldean baieztatu duenez, egindako azken entrenamenduan sentsazioak onak izan direnez, Unai Lasok asteazken honetan jokatzea erabaki du eta Beotibarren izango da, Arangurenekin batera, Artola eta Imazen aurka jokatzeko. Ekainaren 12an egin zioten Bizkarreta-Gerendiandgoari ebakuntza aldakan eta, denboraldi luze batez kantxetatik at egon ostean, bueltan da 2022ko Buru Buruko txapelduna.
Hiru euskal administrazioetako eta euskalgintzako ordezkariak Baionan bildu dira gaur, Eusko Ikaskuntzak deituta, euskararen unibertsaltasunaren alde 1948an egindako aldarrikapenak berritzeko. Astearte honetan, azaroaren 26an, euskal erakunde eta instituzioetako ordezkariak bildu dira Baionako udaletxean Euskararen Nazioarteko Egunaren 75. urteurrenaren bueltan. Ospakizun hori Eusko Ikaskuntzak eratu zuen, 1948ko VII. Kongresuan, eta harez geroztik abenduaren 3a da euskararen…
Arthur Ashe, Australiako eta Estatu Batuetako Irekien, Wimbledonen eta Davis Koparen irabazlea, 1988an GIBa hartu eta 1993an hil zen. Tenislari estatubatuarraren kasuak, Magic Jonhson NBAko jokalariarenarekin batera, HIESa duten pertsonei buruzko aurreiritziak desegiten lagundu zuen. 1943an hegoaldeko Virginia estatuan jaio eta teniseko izar bihurtzea ezinezkoa zen familia apal bateko ume beltz batentzat. Hala ere, Arthur…
Bilbok 5 milioi euro bideratuko ditu 2025ean kirol instalazioetan inbertitzeko eta herri kirolen eskola bat bultzatuko du Bilboko Udalak 16,65 milioiko aurrekontua bideratuko du datorren urtean Bilbao Kirolakera, eta 5 milioi inbertsiora bideratuko ditu, kiroldegien eta “Euskadiko lehen herri kirolen zentroaren” erreforma integralak barne hartuko dituzten hainbat jarduketa barne. Halaber, Gazterian 4,65 milioiko zuzkidura izango…
Telebistako aurkezlea ‘Super Gómez. El hombre maratón ‘, running munduaren inguruko proiektu berria. Hurrengo kapitulua Behobiarekin amaituko da – Donostia Raúl Gómez ez da gelditzen. Umorista polifazetikoak, # 0 Maraton Man programaren ageriko aurpegia izateagatik ezaguna denak, ibilbide profesional luze bati telebista proiektuak gehitzen jarraitzen du. Izan ere, ariketarekin lotutako tarteak aurkezteaz gain (‘El…
Aurkezpena Faduran egin zen Beste urte batez, Getxo Rugby taldeak denboraldi hasierako ohiko eszenaratzea izan zuen, oraingoan Faduran izan zen berritasunarekin. Aurinegro zelaiko harmailetan klubeko talde guztiak egon ziren, Eskola osatzen dutenetatik seniorretaraino, inklusiboa eta beteranoena barne. Aipatzekoa da ilusio handiko kanpaina dela Alaitz Bollegi buru duen erakundearentzat; izan ere, emakumezkoen lehen taldea datorren asteburutik…
30 emakumek osatzen dute HS2 Hondarribiko surf eskolaren ‘Dragon Boat’ ontzia. Minbizia izandakoak dira batzuk. Navascuesek dio lagungarri zaiela arraun egitea. Inklusioaren alde egin du beti HS2 Hondarribiko surf eskolak. Desgaitasun edo gaixotasunen bat duten hainbat pertsonarekin egiten dute lan, eta kirolaz goza dezaten ahalegintzen dira. Dragon Boat izeneko trainerua erosi zuten iaz, Galizian, eta Hondarribira eraman…