Cerro Torre eta bere 50 urteak

Joan den hilean izan zen mendi mitiko horretan egindako lehen egoeraren 50 urtebetetzea. Garai hartan, alpinista italiarrek, Daniele Chiappa, Mario Conti, Casimiro Ferrari eta Pino Negrik osatutako Ragi di Lecco taldeak, lortu zuten lehen eskalada epikoa.

Betidanik izan da mendi zorrotz hura alpinistara askoren begietan iltzaturik. Ferrari izenez ezagutzen den bidea zabaldu baino lehen beste italiar batzuk saiatu ziren horma pikoetan: Walter Bonatti eta Carlo Mauri. Baina hango eguraldi eskasak, eta batez ere, aukeraturiko bidearen zailtasunak atzera bota zituzten.

Beste saiakera batzuk egon ziren, Cesare Maestri 1970ean Cerro Torrera itzuli zen arte. Eta urte horretan eztabaida handiak piztu zituen eskalada bat burutu zuen: Compresor bidea. Eskalada hartan, horma zut haiek iltzeak josi zituen, eta aurretik zeukan lana errazteko konpresore bat eraman zuen ia goraino, urteetan bertan lotuta egon dena.

Gailu hori erabiltzeak erabat ulertezin bilakatu zuen garai hartako eskalada, kontu erabat antinaturala, eta horrexegatik, garai berrietan, horma hura garbitzen ausartu zirenak ere egon ziren. 2012an izan zen Hayden Kennedy eta Jason Kruk estatubatuarrek bide horretako iltze asko kendu egin zituztenean. Harrezkero, hortik pasatu diren ia guztiak, era librean saiatu dira, nahiz eta arriskua eta zailtasunak oso handiak diren.

Duela para bat urte edo, Maestri zendu zen, baina bere izen ikonikoa eskaladaren historiaren parte bat izango da, eta Cerro Torreko misterioari betirako egongo da lotuta.

Baina diogun moduan eskalada mitiko horrek badu magnetismo berezi bat alpinista guztiontzat, eta magnetismo horri men eginez, Marc Torallesek, Ignacio Mulerok eta Tasio Martin euskaldunak eskalada hori errepikatzea lortu dute duela aste batzuk. Bere bide enblematiko eta adierazgarrienetako bat Hego-ekialdeko ertza da, bai hamarkadetan zehar egin diren saiakerengatik, bai «konpresorea»-ren bidearekin lotutako eztabaidagatik. Bada, aipaturiko alpinistak hara joan ziren, hormak ezkutatzen zituen istorioak ezagutzera.

Aste horietako klimatologiak erabat kaskartu zuen hormaren egoera, halarik ere, motibazioak bultzatuta gorantz abiatu ziren hirurak. Haiek hala kontatu zuten: «Goiz garbi bat behar genuen, bai ala bai, eta hala izan zen. Egun ederra atera zen, egunsenti magikoa. Eta horrek aurrera egitera bultzatu gintuen. Eguneko lehen argiekin eskalatzen hasi ginen, eta hasieratik toki guztietan ahalegindu behar izan genuen elurra pioletarekin pitzaduretatik garbitzeko, babestu eta aurrera egin ahal izateko. Eguzki distiratsuak elurrez garbitzen zuen pixkanaka Cerro Torreren ekialdeko aurpegia. 6b/c-ko luze batzuk gainditu genituen, eta bidearen zatirik gogorrenera heldu ginen, David Lama alpinista handiak eskalatutako 7c/8a sokaldi ospetsua. Pixka bat bustita zegoen, eta mikro-friendez babestutako artifizial luze bat eta oso esposizio handikoa eta arroka bustiaren gaineko irteera libre bat aukeratu genituen. Seigarren graduko bi luze zailen ostean Izotz Dorreen azpian kokatu ginen. Bertan, gaua pasatzeko denda muntatu genuen.

Hurrengo egunean bi izotz-luze zailak genituen zain, batez ere bigarrena: 60 metroko tximinia oso estu bat, non eskalada artifizialeko baliabideak erabili behar izan genituen aurrera egiteko. Horren ostean, azken 200 metroak gelditzen ziren.»

Arratsaldeko 16:00etan, gailurrera heldu ziren. «Pozez gainezka geunden, Patagoniako izotz-zelaia zeruertzeraino agertzen zitzaigun. Hor goian egotea sentsazio berezia izan zen hirurontzat. Mendi paregabea, bide mitiko batetik eta leku magiko batean. Aspaldidanik amestutako eskalada, errealitate bihurtzen ari zena. Baina oraindik jardueraren beste erdia falta zen: jaitsiera».

Eta poz hori kezka bilakatu zen, eguraldi txarra bazetorrela konturatu zirenean, eta horrek oso egoera zailean jarriko zituela egin beharreko rappel guztiak. Hotza, kirioak dantzak, beldurra eta orduak eta orduak horma hartatik jaisten ibili ziren gero.

Eta 45 rappel egin ondoren, eta ia 20 ordu Cerro Torreko gailurra zapaldu zutenetik, salbu zauden behean. Ametsa beteta, eginda, lortuta!

Hamar ordu gehiago oinez, eta Chaltenera heldu ziren. Afari goxoa zuten zain.

Iturria: El Correo

Antzeko argitalpenak