Nadia Erostarbek eta Joan Duruk diploma olinpiko bana irabazi dute Tahitiko surf txapelketan
Esther Briz arraunlariak ere diploma lortu du lemazainik gabeko bikoan
Nadia Erostarbek eta Joan Duruk diploma olinpiko bana irabazi dute Tahitiko surf txapelketan
Esther Briz arraunlariak ere diploma lortu du lemazainik gabeko bikoan
Parisen, 2024ko abuztuaren 2an. Nadia Erostarbe zarauztarrak orri bat idatzi du euskal surfaren historian, Teahupooko olatuan jokatutako txapelketako final laurdenetara iritsita. Gaur goizaldean Tatiana Weston-Webb brasildarrak kanporatu du, honek 8.10 puntu lortu baititu eta zarauztarrak 6.34. Erostarbek, hala ere, merezitako diploma olinpikoa lortu du Joko Olinpikoetan, bosgarren amaituta. Joan Duru Baionako surflariak ere merezimenduzko diploma lortu du, final laurdenetan Kauli Vaast frantziarra menderatzeko gai ez izan ostean.
Aipaturiko diploma olinpikoez gain, Andy Criere eta Janire Gonzalez-Etxabarri surflarien parte-hartzeak ere historiarako geratuko dira.
Arraunean ere Esher Brizek diploma olinpikoa eskuratu du gaur eta bere lehen Jokoei amaiera bikaina eman die horrela. Basque Teamen beka duen kirolariak B finala jokatu du, “kontsolazio” sari horren bila, dominen lehiatik kanpo geratu eta gero. Berak eta Aina Cidek garaipen argia lortu dute, 7:07.08 denborarekin, Txile, Irlanda, Danimarka, Britainia Handia eta Txekiar Errepublikaren aurretik geratuta.
Golfean, John Rahm burutik bi kolpera jarri da bigarren jardunaldiaren ondoren. Barrikakoak etxeko lanak egin ditu eta bere estreinaldia hobetu du paren azpiko bost kolperekin (-9 guztira). Orain Hidei Matsuyama japoniarra, Xander Schauffele estatubatuarra eta Tommy Fleetwood ingelesarengandik bi kolpera dago. Huek 11 kolpe pilatzehn dituzte parearen azpitik.
Kayak cross-ean, Parisko Joko hauetako programa olinpikoan sartzen den modalitate berrian, gaur jokatu dira borroken parrilla ordena ezarriko duten kronometradak. Miren Lazkanok hamabosgarren denborarik onena egin du (74.77) eta Maialen Chourrautek hemeretzigarrena (75.23).
Futbolean Benat Turrientes, Aimar Oroz eta Jon Pachecoren taldea finalerdietara pasa da final-laurdenetan Japoniari 3-0 irabazita. Santi Deniaren gizonek garaipena lortu dute astelehenean Marseillan, 18:00etan, Marokoren aurkako hurrengo faseari aurre egiteko moralki oso baliotsua izango den eran.
Saskibaloian Xabier Lopez-Arostegi eta Dario Brizuelaren selekzioak amaitu du bere abentura Jokoetan. Sergio Scariolok zuzentzen duen taldeak ez ditu besoak jaitsi final-laurdenetarako txartela jokoan zegoen partidan, baina Kanada gehiago izan da eta azkenean Espainia at geratzea eragin duen garaipena eskuratu du (88-85).
Belar hockeyan Chefo Basterra eta Rafa Vilallongaren selekzioak gertu izan du Herbehereak mendean hartzea Pariseko multzoen faseko azken partidan, baina bere bigarren porrota jaso du (5-3) holandarrek markagailua irauli ostean. Max Caldasen gizonak laugarren daude final laurdenekoei ekiteko.
Eskubaloian Kauldi Odriozola, Imanol Garciandia eta Sergey Hernandezen selekzioak 33-31 galdu du Alemaniaren aurka. Porrot honekin, Espainiak sailkapena zaildu du, A multzoa oraindik hain berdinduta dagoenez, oraindik edozer gauza gerta daiteke. Lehenengo laurak final-laurdenetara pasako dira. Emakumezkoen taldean Lysa Tchaptcheten selekzioak laugarren porrota jaso zuen atzo Hungariaren aurka, 24-27, eta matematikoki txapelketatik at geratu zen Frantziaren aurkako azken partidaren faltan.