2022 Estatuko Espainiako Freestyle Inline Txapelketa Ciudad Realen ospatuko da
Uztailaren 7tik 10era, Ciudad Realek proba “klasikoen” Espainiako Freestyle Inline Txapelketa egingo du. Santa Maria Atea pabilioia prest dago derrape, salto, speed slalom, classic, battle eta bikoteen probak egiteko. Lau egun bizi izango dira, eta lehia-maila bikaina espero da.
Ekitaldiak 227 kirolari bilduko ditu, 30 elkarte ezberdinetakoak, 10 autonomia-federaziotakoak: Madril, Andaluzia, Katalunia, Aragoi, Murtzia, Valentzia, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Galizia eta Extremadura.
Ostegunean derrapeak, jauziak eta classic bikoteak izango dira, ostiralean classic bikoteak (junior eta senior) eta classic. Larunbatean speed slalomaren o da eta battle kategoria txkikiekin txanda izango da eta azkenik, igandean battle kategoria nagusiekin amaituko da.
Txapelketa honek txapelketa nazional batean izena eman dutenen marka hautsi du, eta Pablo Christiaens nagusiak zuzentzen duen epaile taldea buru-belarri arituko da horretan. Emaitza guztiak freestyle.fep.es helbidean kontsultatu ahal izango dira.
Txapelketa nazional osoa zuzenean jarraitu ahal izango da FEPTVren bidez eta Espainiako Patinaje Federazioaren Youtubeko kanalaren bidez.
Egutegi nazionalari dagokionez, irailean bi Espainiako Txapelketa gehiago egongo dira. Lehenengoa Roller Cross-ekoa izango da, irailaren 3an Madrilen, eta bigarrena taldekako speed slalom eta taldekako battle izango da, hilaren 10ean eta 11n, Zaragozan.
Iturria: Real Federación Española de Patinaje (RFEP) / Zuriñe Larrazabalek itzulia