Araba Euskarazek kirola dakarkigu

Hilabete honetan, bigarren urtez jarraian, Gasteizko Olabe pilotalekuan emakumezkoen zein gizonezkoen zesta-puntaren egungo izarrak hartuko ditu Arabako ikastolen aldeko jaialdian

Iazko ekimenaren argazki bat.

Datorren ekainaren 16an Araba Euskaraz ospatuko da, Arabako ikastolen aldeko festa erraldoia. Askotxo falta da oraindik baina dagoeneko ekimenak martxan daude egun horren harira. Horrela, iaz, lehendabiziko aldiz, Araba Euskaraz Open Series jaialdiak erantzun paregabea jaso ondoren, are indartsuago dator Gasteizko Araba Euskaraz Jai Alai Master Series zesta-punta txapelketaren aurtengo edizioa.

Hala, bigarren urtez, Gasteizko Olabe pilotalekuak emakumezkoen zein gizonezkoen zesta-puntaren egungo izarrak hartuko ditu Arabako ikastolen aldeko jaialdian. Lehen finalerdi bikoitza apirilaren 13an jokatuko da, bigarren finalerdi bikoitza apirilaren 19an eta final bikoitza handia apirilaren 26an. Goi-mailako lehia honen ikuskizuna bertatik bertara bizitzeko bonoak salgai egongo dira, hemen.

Iazko Araba Euskarazen aldeko zesta-punta jaialdi arrakastatsuaren segida gisa, Gasteiz Olabe pilotalekua plaza garrantzitsua izan nahi du zesta-puntako ligan eta Master kategoriako txapelketa puntuagarriarekin, Jai Alai Leagueko egoitza ofiziala izatera pasa da. Ligako bigarren edizio honetan Hego eta Ipar Euskal Herriko txapelketa puntuagarriak hirukoiztu dira, horregatik batu da Gasteizko zirkuitura. 1.000 puntu egongo dira jokoan denboraldi bukaerako amaierako Lauko Finalera begira, non puntu gehien lortu dituzten zortzi puntistek soilik izango dute Liga irabazteko aukera.

Lehenengo Araba Euskaraz 1981. urtean ospatu zen. Urteak joan eta urteak etorri Araba Euskarazek bere sortzeko arrazoiei eusten die: Arabako ikastolen jaia izatea, ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea, dituen premiei erantzutea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea.

Iturria: El Correo

Antzeko argitalpenak