TAUI MEDIA-ren jaialdiak

Street Kirolak kirol eta kultura proiektuaz gain, TAUI MEDIAn kirolarekin eta euskararen erabilerarekin lotutako beste jaialdi eta ekitaldi batzuk ere egiten ditugu.

Lehenik eta behin, Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival (LKBSFF) dugu, surfaren unibertso zinematografikoa sustatzea helburu duena. Agenda 2030ri begira, jarduera, sponsors eta filosofia guztiak gure klima eta ingurumena hobetzeko bidean daude. Jaialdi honetan, surferarekin lotutako film eta film laburren sorkuntzarekin eta banaketarekin lotutako ikus-entzunezko zatiaz gozatu ahal izango duzu. Jaialdiak irauten duen bitartean hainbat sari ematen dira eta, gainera, sarrerarekin surf edo jetboard klaseak ere eskuratu ditzakezu. Kirol eta zinematografia esparru osoa bizitzeko aukera ematen duen ekimen guztiz desberdina. Baita skate, Surf Market, musika zuzenean, hitzaldiak, ikus-entzunezko networking-a eta beste jarduera askoz gozatu ahal izango duzu jaialdi honetan.

Datorren urterako, 2023rako, ikus-entzunezko proiektuak aurkezteko partaidetzak itxita daude, baina oraindik ez dugu jakinarazi noiz egingo den. Datozen asteetan iragarriko dugu, jende guztia sar dadin sarreretara. Aurkeztutako ia film guztiak Filminen ikus daitezke jaialdian estreinatu ondoren. Gainera, Surf Online Txapelketa eta Argazkilaritza Txalpeketan parte hartzkeo epea irekita dago, zure piezak presentatu nahi badituzu.

Bestalde, lehen Kirol Film Session-a ere egin genuen Sopelan 2021ean. Kirol zinearen ekitaldi honetan kirol guztiei lekua egiten diegu, eta, Euskal Herriko udalerri ezberdinen tokiko kirolari laguntza handia emanez, protagonismo osoa ematen dieten era askotako filmak erakusten ditugu.

2023an saio hau berreskuratuko da, euskararen erabilerarekin batera euskal kirola sustatzen duten ekitaldi eta jaialdi ugarirekin batera. Biak bateratzearen garrantzia beharrezkoa da kultura hedatzen ari den eta gero eta gazte gehiago ari den garai honetan, eta horrek gero eta garrantzi handiagoa ematen dio hizkuntzari, batez ere harreman sozialei eusteko.

Egilea: Ondiz Jimenez / Itzulpena: ZuriƱe

Antzeko argitalpenak