DENA BILBAO, Bilboko dantza eskola, haur eta nerabeen dantzaren onurak biderkatzen dituena
Dantza aisialdian egiteko jarduera onenetako bat da. Dibertigarria izateaz gain, fisikoki eta mentalki entrenatzeko modu bat ere bada. Dantza ikasteko, itzela handia da akademietan dantza klaseetara joatea.
DENA BILBAO Bilboko dantza-eskola bat da, non metodologia paregabea eta askotariko dantza-estiloak eskaintzen dira, haurrak, nerabeak eta helduak entrenatu daitezen eta beren garapen pertsonalean lagunduko dieten trebetasunak landu ditzaten.
DENA BILBAO beste dantza akademietatik bereizten da, arte hau irakatsi baino gehiago, kultur zentroa izan nahi duelako. Horretarako, irakasle taldeak irakasten dituzten dantzen inguruko testuinguru sozialei buruzko ezagutza kulturalak ditu. Horrela, dantza bakoitzaren mugimenduak esanahiarekin eta balioekin transmititzen dituzte.
Eskola honen beste ezaugarrietako bat barietatea da. Zentzu horretan, hip hop, dantza moderno, break dance, reggaeton, dancehall, Kpop, afro dance, salsa & bachata, shuffle, commercial dance, latindar dantzak, haur dantza, kizomba eta beste estilo asko irakasten espezializatuta dago akademia..
Dantzaren diziplinak abantaila asko eskaintzen dizkio dantzatzen duenari. Gorputzaren koordinazioa eta erresistentzia areagotzen ditu, konfiantza eta autoestimua areagotzen ditu eta ahalduntzea errazten du. Gainera, memoria handitu egiten da, mugimenduak praktikatu eta errepikatu behar dituen errutina batzuk sartzen baitira.
Onura horietatik haratago, DENA BILBAOk beste batzuk eskaintzen ditu. Akademiak dantzari aplikatutako Montessori metodoa erabiltzen du. Metodo horren bidez, errespetua, laguntasuna, talde-lana, gizarte-elkarreragina eta lankidetza bezalako balioak sustatzen ditu haur eta nerabeengan. Hori lortzeko, eskolak ikasleen ekimena sustatzen duen ikuspegi pedagogikoa erabiltzen du, bakoitzak bere erritmoa eta interesak baititu. Horrela, bakoitzak bere pausoak aukeratzen ditu, koreografia eta abestiak hautatzen ditu, autonomia eta sormena garatuz. Azkenik, irakasleek bertaratutakoen adin-tartera egokitzen dituzte eskolak, 2 urtetik aurrera joan baitaitezke.
Horregatik, Bilboko dantza-eskola hau aukera gogokoenetako bat bihurtu da seme-alabek aisialdiari ahalik eta etekin handiena ateratzea nahi duten gurasoentzat, bizitza osorako baliagarri izango zaizkien balioekin gozatuz eta ikasiz.
Iturria: El Confidencial Digital / Zuriñe Larrazabalek itzulia