LaLiga Genuinen Azken Faseko lehen jardunaldia
LaLiga Genuineko 42 klubak, denboraldian lehen aldiz denak batera, Lezaman bildu ziren LaLigako Azken Fasea jokatzeko. Giro ederra Athleticen zelaien inguruan eta harmailetan. Senidetutako zaletasunek futbolariak animatzen zituzten, eta guztien artean beroena eta jai girokoena talde anfitrioiarena zen, Athletic Club Fundazioarena.
Genuine taldeko lehoiek bi partida jokatu zituzten larunbatean, Ponferradina eta Burgosen aurka. Beti bezala, emaitza gutxienekoa zen. Futbolariek futbolaz gozatu zuten eta, batez ere, euren taldeari oso lotua zegoen harmailari astegin egin zion. Aitor Arregik sartutako lehen gola goitik behera ospatu zen, taldea bere zaletasun leialarekin erabat bat eginda.
Ikusleen artean, Iraia Iturregi Athleticeko emakumezkoen lehen taldeko entrenatzailea eta Carles Puyol One Club Manekoa nabarmendu ziren. Lehenengo partidaren ondoren, festak Lezamako sagardotegian jarraitu zuen, eta bertan jan zuten puztuaren zatirik handiena.
Athletic Club Fundazioak bi ekitaldi hunkigarrirekin borobildu zuen jardunaldia. Lehenengoa Barakaldon ospatu zen, Peñista Eguna zela eta. Peñen Elkarteak sari berezi bat eman zion Genuine taldeari. Deialdian sartu ez ziren futbolariak Lezamatik Beurkora joan ziren, eta han zale zurigorriak eta Klubeko ordezkari nabarmenak zituzten zain, hala nola Aitor Elizegi eta Goyo Arbizu, Andoni Goikoetxea eta Manolo Delgado, besteak beste.
Iturria: AS / Zuriñe Larrazabalek itzulia