Naia Lasok 7. Postua lortu du rioko stu openean
Naia Lasoren zazpigarren postu bikainarekin amaitu da skater espainiarren emanaldia Rioko STU Openean Park modalitatean.
Naia Laso txandaz txanda pauso erraldoiak emanez joan da, beti lehen postuetan egonda. Txapelketa osoan zehar izan duen emanaldi bikainak finalera eraman du, eta ezin izan du barruan daraman patin guztia erakutsi. Naia munduko skateko emakumezko elite handiaren aurrean aurkeztu da, 13 urte besterik ez dituela, hurrengo urteetan jarraitu beharreko figuretako batean. Sky Brown domina olinpikoa eskuratu du.
Baina Naia ez da bakarrik geratu, Espainiako ordezkari gazteenek haien erakustaldi bikainarekin jarraitu dute, Peio Gonzalezen hamabigarren postuarekin, 14 urteko beste gazte bat. Alain Kortabitartek final-laurdenetarako txartela lortu zuen. Danny Leonek ez zuen zorterik izan, eta bere errondak huts egin zituen final-laurdenetan, eta ezin izan zen semisera igaro. Bestalde, Jaime Mateuk ezin izan zuen final-zortzirenetako jarduna osatu.
RFEP/ Zuriñe Larrazabalek itzulia