TAUI MEDIA gu gara
Askok jakingo duzuen bezala, Street Kirolak moduko proiektu baten atzean ezinbestekoa produktore batek ekitaldi guztiak egunean izatea, sustatzaile eta kirolariekin harremanetan jartzea, hau da, bai ekitaldiak eta bai sare sozialak antolatu eta banatzea.
Hau da gure kasua. Gu TAUI MEDIA gara. 2015etik daramagu gure esperientzia Bizkaiko herri eta hiri ezberdinetara lekualdatzen, beti asetze handi eta emaitza oso onekin. Azken bi urteetan Zierbenako surf zinema jaialdia antolatuko dugu. Honekin batera, Sopelakoa hiru urtez jarraian antolatu dugu.
Urtero, gogo eta ilusio handiagoarekin ekiten diogu, eta edizio bakoitza erronka berri bat da, beti geure burua eta gure itxaropenak gainditzen saiatzen garelako. Aurreko urteekin alderatuta, kalitatearen eta kantitatearen hazkundea esponentziala da beti, bai bertaratutakoetan, bai jardueretan eta kultur edukietan, eta gauza bera espero dugu hurrengo edizioetarako. Kirol eta kultur ekitaldiak antolatzen eta sustatzen espezializatuta gaude. Gure gaitasun eta egindako proiektu guztiak nahastuz, Street Kirolak sortu da. Zer egiten dugun hobeto ezagutzeko, gehien gustatzen zaizkigun ikus-entzunezko proiektuen TOP 5 bat utziko dizuegu.
- POSTUA: PEIO (2022) 5’
- POSTUA: TITO NAZARE (2022) 13’
- POSTUA: CARLOTA (estreinatzeko)
- POSTUA: ULTRAINER. Camí de Cavals (2021) 26’
- POSTUA: Kerman Lejarraga: “El Revolver de Morga” (2016) 29’
Egiten dugunaz gozatzen dugu, ikus-entzunezkoak eta kirola bateratzen ditugu, Euskal Herriaren potentzial guztia bi noranzkoetan erakusten duten kalitatezko edukietara iristeko.
Ondiz Jimenezek idatzia / Malen Laraudogoitia itzulia