Urban kultura
Euskal Herriko kultura munduko zaharrenetako bat da. Bere hizkuntzaren, aurreko artikulu batean landu genuen euskararen, garrantziaz gain, eta txapela edo bere pilota jokoa bezain bereizgarriak diren beste ikurrez gain, kultura aberats honek beste sekretu asko gordetzen ditu.
Euskal Herriko tradizio nagusiak dantza eta musika, kirol jarduerak, gastronomia eta kale-jarduerak izan daitezke. Asko uzten ditugu, badakigu, baina bilduma txiki bat egiteko eta, oraindik horietako bat ezagutzeko aukera izan ez dutenek, bertan barneratzeko informazioa izateko.
Euskal dantza eta musika barruan, ezagunenak Fandangoa, Mutxikoak eta kate ireki edo itxian egiten diren dantzak dira. Bere aldetik, “irrintziak” euskal kantu (a capella) tradizional nahastezina irudikatzen du. Datu bitxi bat, antzinean dantza tradizional hauek dantzatzen zituztenak gizonezkoak zirela da. Gaur egun, aldiz, Euskal Herriko dantza taldeetako dantzari gehienak emakumeak dira. Gainera, desagertutako dantza asko hauei esker berreskuratu egin dira, El ciego dantzaren kasuan bezala. Egun, Euskal Herri osoan 250 talde baino gehiago existitzen dira. Bizkaia da dantza talde gehien dituen probintzia, 100 talde baino gehiagorekin.
Artikuluetan zehar kirol ekintzak aipatzen joan gara, baina gogoratzeko da Street Kirolak-en eskualdeko kirol profesional askok parte hartzen dutela.
Street Kirolak eta TAUI MEDIAk, euskararen erabilera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunezko kirola sustatzeko aire zabaleko kirol-ekitaldiak egin eta sortzeari esker, kulturalki hain aberatsa den herrialde bateko ohiko diziplina bikain horiek ezagutzera hurbildu gaitezke.
Gastronomiaren barruan, oso zabala eta askotarikoa da, Kantauri itsasotik (arrainak eta itsaskiak) eta barrualdetik (barazkiak, zerealak, haragia, etab.) ekarritako hainbat osagairekin egina. Taberna eta jatetxeetan eskaintzen diren pintxo goxoak dira hemen ezagunenak. Euskal Herria, Michelin izar gehien dituen bigarren herrialdea da iberiar penintsulan, eta gastronomia eskola nabarmenak ditu, hala nola Luis Irizar, Egibide-Mendizorrotza Ostalaritza Eskola eta Gamarrako (Gasteiz) Ostalaritza Eskola, Leioako Ostalaritza Eskola edo Aiala Ostalaritza Eskola, Karlos Arguiñanok abalatua.
Azkenik, kale jarduerak, egia esanda, kaletar izatetik gutxi dutenak, enblema propiotzat hartzen direlako eta gizarteak atseginez kontsumitzen dituelako. Rapa, ‘rima, hizketa erritmikoa eta jargoia’ batzen dituen musika-genero bat da, mota askotan interpretatzen dena, normalean musika-oinarri batean. Osagarriak edukia (esaten dena), flow-a (erritmoa, errima), eta entrega (segida, tonua) dira. Rap-a hip hop-aren herri kulturaren parte da, baina fenomenoaren jatorria hura baino lehenagokoak dira.
Zuzeneko musika-kontzertuak izatea gustuko dugu, topaketa dinamizatzeko eta ekitaldia entretenitzeko. Street Kirolak-en tokiko banda eta musikariekin egiten dugu lan, eta herri musikaren barruan ezagunak diren pertsonekin ere. Bestalde, graffitia herri arteen korronteen alderdirik ezagunena da. Pintura librearen modalitatea da, eta jendaurrean jartzen da, guztiek egunero ikus eta goza dezaten. Hormetan testuak eta irudiak modu librean, sormenez eta mugarik gabe pintatzearen emaitza da, adierazpen- eta dibulgazio-helburuekin, non haien funtsa aldatzea eta eboluzionatzea den. Eragin handiko ikus-erakargarritasuna lortu nahi da, hiri-mugimendu inkonformista eta menderakaitz baten parte gisa, eta gazteriaren adierazkortasuna bideratzeko modu egokia da.
Ondiz Jimenezek idatzia / Malen Laraudogoitia itzulia