Paula Peña, Frantziako bmx-ko munduko txapelketarekin amets egiten duen 8 urteko txapelduna
Paula Peña hainbeste liluratzen duten talentu goiztiar horietako bat da. Gazte tenerifeñoa, 8 urte besterik ez dituena, BMXko Espainiako txapelduna da.
Baina Espainiako biker onena izateak ez du bere anbizioa betetzen. Orain, uhartekoak, amets bat du betetzeko: munduko BMX txapelketa Nantesen.
“Frantziara joan nahi dut Munduko Txapelketa jokatzera”, dio ziur. Izan ere, denborak aurrera egiten zuen haren kontra, lehiaketa aurtengo uztailaren 26tik 31ra bitartean egiten baita.
Babesleen bilaketa espresa.
Denborak aurrera egiten zuen, munduko talentu guztia biltzen duen hitzorduan egoteko premiazko laguntza ekonomikoa behar zuen kirolari baten aurka.
“Paularentzako, Munduko Txapelketa honentzako eta gerorako laguntza bilatzen ari gara“, dio bere aita Adrian Peñak.
Rider gaztearen familiak ezin zuen bere gain hartu Tenerifetik Nanteserako hegaldiaren kostua, eta 6.000 kilometro baino gehiagoko ibilbidea egitea aurreikusten zuen, joan-etorrikoa, itsasontziz eta errepidez.
Iturria: Antena 3 / Zuriñe Larrazabalek itzulia