Argentinako 2022 World Skate Games txapelketarako Scooter selekzioaren deialdia
Karim Ismail Scooterreko hautatzaile nazionalak 2022ko Argentinako World Skate Games txapelketan parte hartzeko deialdia jakinarazi du. Alex Perez eta Guifré Obradors izan dira aukeratuak. Horrela, Espainiak ordezkaritza izango du Munduko Txapelketetan sartutako bi modalitateetan (Street eta Park). Buenos Aireseko Puerto Maderok munduko txapelketarik garrantzitsuena hartuko du urriaren 26tik azaroaren 6ra.
Lehiatzen lehena Guifré Obradors izango da. Rider espainiarrak urriaren 26tik 28ra entrenatuko du eta 29an sailkatuko da, 30ean finalerdiak izango dira eta 31n final handia. Bestalde, Alex Perezek Parkeko entrenamendu ofizialak egingo ditu azaroaren 1etik 3ra. Europako egungo txapelduna 4tik 6ra lehiatuko da dominen bila.
World Skate Games 2022rako deialdia:
Alex Pérez – PARK
Guifré Obradors – STREET
Iturria: RFEP / Zuriñe Larrazabalek itzulia