-
Basauri Kirolaren Europako Hiri da. Urtean zehar kirolak protagonismoa izango du herrian, hala nola, Itzulia Women laskertako bigarren etapa (maiatzaren 11n), Espainiako Gorren Kros Txapelketa, Euskadiko Eskolarteko Jokoak, Basauriko futbol selekzioaren 20. urteurrena eta emakumezkoen senior selekzioaren sorrera. Era berean, Kirolaren Euskal Biltzarra antolatuko dute urrian Social Antzokian, ‘Kirola gizarte berri baten aurrean’ izenburuarekin. Biltzarra urriaren 24an eta...
-
EITBk Locals Only Saria emango du Bilbao Surf Film Festival jaialdian, Euskal Herriko film onena saritzeko
Gainera, ostegunetik aurrera “Surfing 360” dokumental saila izango da ikusgai PRIMERAN plataforman, eta EITBk set berezia izango du irudiok errealitate birtualeko betaurrekoen bidez ikusteko. EITBren Bilboko egoitzan egin da bederatzigarren edizio honen aurkezpena astelehen honetan. Asteazken honetan, otsailak 28, hasiko da Laboral Kutxa Bilbao Surf Film Festival (#LKBSFF2024) jaialdiaren bederatzigarren edizioa, eta EITB kolaboratzaile izango da bertan. Martxoaren 3ra…
-
5 egun nazioarteko zinema, surfa, kultura eta jasangarritasunarekiko konpromisoa
LABORAL Kutxa Bilbao Surf Film Festival-ek 20 herrialdetako 60 film proiektatuko ditu, eta horietatik %70 mundu mailako estreinaldiak izango dira. Edizio honetan, jaialdiak bere bokazio soziala bultzatuko du, publiko orori zuzendutako jardueren bidez. Jarduera horiek garrantzi handia izango dute ingurumenean, integrazioan eta parte-hartzean. Otsailaren 28tik martxoaren 3ra bitartean egingo da Laboral Kutxa Bilbao Surf Film…
-
Nextor Otaño ‘Nexgraff’: Hormetan gailenduz
Nextor Otaño ‘Nexgraff’ munduko muralgilerik onenetarikoa bilakatu da urte gutxian. 20 urte ditu, eta nerabea zenetik aritu da horma irudiak margotzen. Haren lanetako bi munduko ehun onenen artean daude. Urtarrilaren 31ra arte dago aukera bozkatzeko. Nextor Otaño (Pasaia, Gipuzkoa, 2003), klaseko apunteetan Nex sinatzen zuen hura, mundu osoko muralgilerik onenetako bat bihurtu da urte gutxian. Irrikaz zegoen…
-
Kirolaren Euskal Kongresua egingo dute urrian Basaurin, Europako Hiriaren ekitaldien baitan
Era berean, besteak beste, Basauriko Kirol Gala berreskuratuko dute eta futboleko emakumezkoen senior selekzioa ere sortuko dute Basaurik jada badauka eskegita 2024ko Kirolaren Europako Hiriaren bandera. Udaletxe aurrean dago jarrita bandera eta urte osoan zehar egongo da eskegita. Urtarrilaren 14an, igandez, jarri zuten bandera ekitaldi ofizial batean. Bertan izan ziren Asier Iragorri Basauriko alkatea, Jon Zugazagoitia Basauriko Udaleko Kirol arloko…
-
Lara Gonzalez: «Bi urteren ostean Lara desberdin bat itzuli da Donostiara, eraberritua»
Donostian urte batzuk egin ondoren, Zaragozarako bidea hartu zuen Lara Gonzalez saskibaloi jokalariak. Antolatzailea etxera itzuli da bi urteren ostean. Ikasitakoa erakutsi nahi du. Lara Gonzalez Donostiako Josean Gasca kiroldegian, entrenamendua amaitu ostean. ANDONI CANELLADA / FOKU Etxean da berriz ere. Zaragozan Espainiako Kopa irabazi ostean IDKra itzuli da Lara Gonzalez antolatzailea (Donostia, 1994). Taldeko…
-
Lan pilaketarekin freskurarik galdu gabe, lider sendoak dira Elordi eta Rezusta (22-11)
Partida hasterako 7-0 aurreratuta, aukerarik ez diete eman Azkoitiko itxura ona berretsi ezin izan duten Ezkurdia-Tolosari (22-11). Etxean aritu den Elordik udan izan ez zuen joko sasoia hartu du Binakako honetan. (Oskar_MATXIN_EDESA/FOKU) Lau egunen bueltan txapelketako bi partida jokatu beharrak –hirugarrena ostiralean jokatuko dute Donostian Artola-Imazen aurka– ez die batere freskotasunik kendu sasoiko diren Elordi-Rezustari…
-
Kaiet Iribarne: «Hobe da Euskal Herrian egotea Frantziaren beste puntara joatea baino»
Iparralde taldearekin sasoi ona egin ondoan, Iruñeko Finisher-en sartu da Iribarne txirrindulari baxenabartarra, eta profesionaletara pasatzeko parada eskura ukanen du. Duela hiru urte, lagun batek prestatu zion bideko bizikletarekin hartu zion gustua Kaiet Iribarnek (Luzaide, 2005) bideko txirrindularitzari. Saliesko (Okzitania) taldearekin hasi zen lehian, gero Baionara joan zen Iparralde taldean sartu ahal izateko, eta sasoi…
-
Mikel Atxa: «Auzotar baten motorrera igo nintzenean jakin nuen hura izango zela nire bizitzako pasioa»
Mikel Atxak motorrera igotzera gonbidatu gaitu, bere pasioa Zaratamoko basoetan zuzenean bizitzeko. Artobilleraino joan gara, putzu eta aldapetan barrena Mikel Atxa Hortalaren (Zaratamo, 2003) egun arrunt batek 72 ordu izan beharko lituzke: ikasten dabil, lan egiten du, ur azpiko arrantza modu profesionalean praktikatzen du eta Enduro lasterketako lehiaketetan parte hartzen du. Igaro berri den udan zilarrezko domina…
-
Basque Crossfit Txapelketak eskualdeko kirolariak eraman ditu Bilbora
Mikelen Delisiaus izeneko taldean Paula Oteok eta Andoni Martinez galdakoztarrek hartu dute aurtengo Basque Crossfit Txapelketan Mikel Ipiña arrigorriagarrak Basque Crossfit txapelketaren bigarren edizioan parte hartu du eskualdeko atletez osatutako talde batekin. Iazko lehen edizioaren arrakasta ikusita, aurtengoa Miribillako Bilbao Arenan eta Bizkaiko Frontoian antolatu dute eta mundu osoko 1.000 atleta ekarri ditu Bizkaiko hiriburura. Bertan parte hartzeko, Ipiñak…
