Europan zehar olatu bila frijitzeko olioarekin dabilen suhiltzaileen kamioi baten

Helburua: Europako kostaldeak zeharkatzea erregai gisa erabiliz… frijitzeko olioa!
Kamioia beren beharretara egokitzeko, barrualdea landatu zuten erreskatatutako materialekin… gehienak, Frantziako Bretainiako armairu zaharrak. Behin hori lortuta, joan den udaberrian hegoaldera jo zuten, Mundakako olatu ospetsua surfeatzeko asmoz, Kepa Acerorekin batera. Kepa Euskal Herriko surflari esanguratsuenetako bat da, eta oso ohituta dago mundu modernoa olatu bila.

Errepidean tankea betetzeko, jatetxeetan erabilitako frijitzeko olio biltzen duen jendea topatzen zuten. “Roule ma Frite” elkarteko kideak hondakinak biltzen aitzindariak dira, eta egiten dutenagatik errekonozimendua merezi dute.

Bidean, beste pertsona batzuekin ere topo egin zuten, hala nola Aurelien “Delwood” Desbois artistarekin, zeinak bere burua eskaini zuen bere kamioia kolorezko olatuekin apaintzeko, bere espezialitatea! Ezusteko beste gonbidatu bat Vincent Milou da, gaur egungo munduko skater onenetakoa. Lagun onak egin direnez, asko elkartzen dira surfean aritzeko, skatea egiteko, eta txorakeriez hitz egiteko!

Olatu eta topaketa onez beteriko abentura berria, umore onik falta ez zaiona. Berriro ere, zure pantailaren aurrean tarte ona pasatzeko osagai guztiak.

Iturria: AS / Zuriñe Larrazabalek itzulia

Antzeko argitalpenak