Basaurik ‘2024ko Kirolaren Europako Hiria’ izendapena jasoko du abenduan Europako Parlamentuan
‘2024ko Kirolaren Europako Hiria’ izendatu dute Basauri. ACES Europak, Bruselan egoitza duen irabazi-asmorik gabeko elkarteak, Europako Batzordeak onartua eta izendapen hori emateaz arduratzen denak, Basauriko Udalari jakinarazi dio udalerria Basauri Kirolaren Europako Hiria 2024koa izan dela. Abenduaren 7an jasoko du izendapena Basaurik Europako Parlamentuan, Bruselan. Izendapenaren berri emateko gutunean, ACES Europako presidenteak zorionak eman dizkio…
