Lan pilaketarekin freskurarik galdu gabe, lider sendoak dira Elordi eta Rezusta (22-11)
Partida hasterako 7-0 aurreratuta, aukerarik ez diete eman Azkoitiko itxura ona berretsi ezin izan duten Ezkurdia-Tolosari (22-11). Etxean aritu den Elordik udan izan ez zuen joko sasoia hartu du Binakako honetan. (Oskar_MATXIN_EDESA/FOKU) Lau egunen bueltan txapelketako bi partida jokatu beharrak –hirugarrena ostiralean jokatuko dute Donostian Artola-Imazen aurka– ez die batere freskotasunik kendu sasoiko diren Elordi-Rezustari…